Nottingham-eko unibertsitateko talde batek tresna bat garatu du 2D argazki arrunt batetik aurpegi baten 3D modeloa egiteko. Lehendakariekin aproba parea egin dugu.
Aurpegiek oso itxura txukun eta errealista dute 3D modeloetan, gure ustez. Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu lehendakariekin hemen egindako aprobez gain, beste batzuk ere egin ditugu eta oro har nahiko egokiak iruditu zaizkigu, beharbada sudurrak berdintsu agerrarazteko joera duela tresnak, eta sudur beharbada txato edo zapal samarrak agertzekoa (euskaldun askoren aurpegi sudurluzeak nolabait zuzentzen dituela tresnak, horixe gure errezeloa).
Hemen proba dezakezue tresna. JPG formatukoa igo behar duzue, eta segundu batzuk hartzen ditu lanerako. Lehenbizi aurpegia detektatzen du, eta gero modeloa sortu, ikuskatzaile batekin, 3D proiekzioa alda dezazun. Lortutako emaitza Wavefront OBJ formatuan jaisteko aukera ere badaukazu,
Bi aurpegi azaltzen diren argazki batekin ere egin dugu aproba, eta horrela ere funtzionatu du (tresnak aurpegietako bat aukeratu du lanerako).
Sortzaileak "ikusmen konputazionaleko" talde batekoak dira, Nottingham-eko unibertsitateko informatikariak: Aaron S. Jackson, Adrian Bulat, Vasileios Argyriou eta Georgios Tzimiropoulos. Hemen beraien proiektuaren orria, eta beraien softwarea Github biltegi irekian, berrerabiltzeko moduan.
Erantzun
Sartu