Teknologia albisteak
13

'Pasaiako Badia' dokumentala, urriaren 24an pantaila handira

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-15 : 10:33

Badu data Pasaiako Badia dokumentalaren estreinaldiak: urriaren 24a, asteartea. Iruñeko Golem zinemetan emango dute aurrenekoz Pasaiako segadaren inguruako ikus-entzunezkoa. Pasaiako Badia dokumentalaren xedea da 1984ko martxoaren 22an Pasaian zer gertatu zen kontatzea, eta horren berri ez dutenengana iristea. Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak hil zituela Espainiako Poliziak Pasaiako badian. Urte beteko ikerketa lanaren ostean, 2016ko maiatzean hasi ziren dokumentala grabatzen Oinatzak Produkzioakeko kideak, On Produkzioakeko lagunekin batera. "Ikerketa lana, sakontasuna eta zorroztasuna" barnebiltzen dituen dokumentala dela esan dute egileek.

Guztia irakurri (uztarria.eus) »»

Txioak (13)

Erantzun

Sartu