Irailak 23, larunbata, Karikatura Tailerra emango da Pernan Goñi artista bilbotarraren eskutik Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Parte hartzaileak karikaturak egiten ikasiko dute eta bakoitzak Pernan Goñik egindako bere buruaren karikatura eramango du.
Tailerra 16.00etan hasi eta 19.00 bukatuko da, meriendatzeko atsedenaldia eginez, eta 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Esan bezala, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. izango da datorren irailaren 23an, larunbata. Pernan Goñi artista bilbotarraizango da irakaslea.
Interesatuek bere izena ematea 943 88 99 00 telefonora deituz edota honako helbidera bidaliz burutu dezakete: mzumalakarregi@gmail.com , irailak 22 baino lehen.
3€ (1,5€ Famili Txartelarekin) (merienda barne). Kopuru mugatua.
Erantzun
Sartu