Atlantikaldia, Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia, irailaren 21etik 24ra ospatuko da. Lehenengo bi edizioetan Errenteriaren itsas-izaera barneratzea lortu zuen jaialdiak. Iazko hirugarren edizioa, Atlantikotik haratago, mundura zabaldu zen, beste itsaso eta itsas herriekin harremanak bideratuz eta Errenteriaren izaera aberastuz. 2017ko laugarren edizio honetan, zabalpen bide honekin jarraituko du Atlantikaldiak, orain arte egindako ibilbidea baliatuz, Itsas Topaleku bilakatzeko. Atlantikaldia 2017 jaialdiaren aurkezpena egin zuten Donostiako Untzi Museoan. Programazioa 70 ekintza baino gehiagorekin osatu dute, udalerria lau egunez Itsas Topaleku bilakatuz.
Kultur lehorreratze itzela dakar Atlantikaldiaren laugarren edizioak labur.eus/d4at7 pic.twitter.com/nvYsQ0h9Ba
Erantzun
Sartu