Manuel Bartualen fikzio lanak Twitter astindu du egunotan
2017-08-29 02:37
Twitter ez da gauza bera izango Manuel Bartualek joan den astean publikatu zuen hariaren ondoren. "Oporretan nabil duela pare bat egunetik, hondartzatik gertu dagoen hotel batean. Dena ondo zebilen gauza arraroak gertatzen hasi diren arte" txioarekin hasitako kateak asteburu osoan harrapatuta eduki ditu milaka irakurle. Gakoa, nire ustez, egileak asmatu duela autofikzioaren baliabideak erabiltzen zuzeneko kontakizun batean, ederki probestuz bat batekotasunak ematen duen aukera suspentsea sortzeko. Beste gauza bat ere agerian utzi du Bartualek: testu pixka batekin, bideo eta argazki sinple batzuekin, publiko masiboa harrapatuko duten istorioak kontatu daitezke. Gorka Bereziartua "Boligorriak" azaldu du bere blogean.
Txioak (23)
-
Urtzi Urkizu @urtziurkizuBartualen istorioaz idatzi du @boligorria-k. Gauza gutxi gaineratzeko. Ados, unean-unean irakurtzearen balioa. argia.eus/blogak/boligra…
-
Asier Iturralde @aldatsa.@boligorria @ManuelBartualen hariari buruz blogean: argia.eus/blogak/boligra… Niri Coherence filma gogorarazi zidan: en.wikipedia.org/wiki/Coherence…Asier Iturralde @aldatsaGorka Bereziartua @boligorria@aldatsa Ez dut filma ezagutzen, eskerrik asko erreferentziagatik!
-
Oier Aranzabal @oaranzabalManuel Bartualen fenomenoa sarrera batean aztertu du @boligorria-k argia.eus/blogak/boligra…Oier Aranzabal @oaranzabal@boligorria Las Kellys sindikatuaren txio haria ere ederra izan da. @boligorria ;) twitter.com/LAS_KELLYS/sta…
-
Agurtzane Elordui @ElorduiAEta Manuel Bartualek fikzio birala astindu zuen - go.shr.lc/2wXcVuM –@boligorria -ren blogean
-
Sustatu Albisteak @SustatuManuel Bartualen fikzio lanak Twitter astindu du egunotan argia.eus/blogak/boligra… | sustatu.eus/1503963435163 @urtziurkizu bidez
-
Xabier Letona @xletonaEta Manuel Bartualek fikzio birala astindu zuen - go.shr.lc/2wXcVuM –@boligorria -ren blogean
-
leire narbaiza arizm @txargainEta Manuel Bartualek fikzio birala astindu zuen - go.shr.lc/2wXcVuM –@boligorria -ren blogeanEñaut #Escombrem-Los @EGuruzeaga@txargain @boligorria Azkenean ezin aguantatu eta hari osoa irakurri dut. A ze denbora galtzea!leire narbaiza arizm @txargain@EGuruzeaga @boligorria Niri zati batzuk oso dibertigarriak iruditu zitzaizkidan! Ariketa ederra da. Gero gustuak, beste kontu bat dira!Gorka Bereziartua @boligorria@txargain @EGuruzeaga Dena segidan irakurrita graziaren erdia pikutara doa nire ustez. Momentuan segitzeak suspentse plus bat ematen zionEñaut #Escombrem-Los @EGuruzeaga@boligorria @txargain Hori izango da. Nik umore punturik ere ez diot aurkituGorka Bereziartua @boligorria@EGuruzeaga @txargain Chiquito agertzen denean ere ez?leire narbaiza arizm @txargain@boligorria @EGuruzeaga Ni ere ados nago. Beti uzten zuelako intriga hortxe, hurrengorako.Eñaut #Escombrem-Los @EGuruzeaga@boligorria @txargain Ba ez... uste dut arduratuegi nengoela haria nola bukatuko zen jakinminez.
Erantzunak kargatzen...