Dani Iparragirre aranztarrak irabazi du Sarako Kontrabandisten Lasterketa
2017-08-22 11:52
Sarako Kontrabandisten Lasterketaren 54. edizioa jokatu zen igandean eta 36 lasterkarik egin zuten ibilbidea. Tartean aritu ziren eskualdeko hainbat, hala nola, hirugarren gelditu zen Asier Apezetxea aranztarra edo emakumezkoetan bizkorrena izan zen Jone Zelaieta beratarra. 36 lasterkarien artean, Dani Iparragirrek 42 minutu eta 25 segundo behar izan zituen 8,4 kilometroko lasterketa egiteko. Lehenbiziko kilometro eta erdian eta azken 200 metrotan zakua eraman behar izaten dute korrikalariek bizkar gainean, 8 kilokoa gizasemeek eta 4 kilokoa emakumeek.
Txioak (5)
-
TTIPI-TTAPA @ttipi_ttapaDani Iparragirre aranztarrak irabazi du Sarako Kontrabandisten Lasterketa erran.eus/xareta/1503385… pic.twitter.com/5DA5dCRtMo
-
Erran @Erran_eusDani Iparragirre aranztarrak irabazi du Sarako Kontrabandisten Lasterketa erran.eus/xareta/1503385… pic.twitter.com/oT0lxHMJMr
-
Xorroxin Irratia @XorroxinIrratiaDani Iparragirre aranztarrak irabazi du Sarako Kontrabandisten Lasterketa erran.eus/xareta/1503385… pic.twitter.com/IqIFGCx5tb
-
Sustatu Albisteak @SustatuDani Iparragirre aranztarrak irabazi du Sarako Kontrabandisten ... erran.eus/xareta/1503385… | sustatu.eus/1503391944143 @ttipi_ttapa bidez
Erantzunak kargatzen...