Kataluniako erreferenduma babesteko, mobilizaziora deitu du Gure Esku Dago-k
2017-07-26 14:42
Etorkizuneko estatus politikoa erabakitzeko erreferenduma egingo dute urriaren 1ean Katalunian. Gure Esku Dago-k babesa eman nahi dio ekinaldiari eta mobilizazioa antolatu du horretarako: manifestazioa egingo du irailaren 16an Bilbon. Gure Esku Dago-ko bozeramaileek adierazi dutenez, "demokrazian eta erabakitzeko eskubidearen defentsan" oinarritzen den mobilizazioa izango da: "erreferendum hori Kataluniako herritarren borondate demokratikoaren ondorioa da".
Txioak (23)
-
Berria.eus @berriaKataluniako erreferenduma babesteko mobilizazioa deitu du Gure Esku Dago-k berria.eus/albisteak/1372…
Erantzunak kargatzen...