Teknologia albisteak

Euskalmoji: irudi sorta bat teklatu bihurtuta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-08-01 : 15:09

Azken asteetan, sareetan izen eta irudi hauek zabaldu direla ikusiko zenuten: Euskalmoji direlakoak. Aplikazio parea dira, Android eta iOS-erako, "euskal gaiko" irudi sorta batzuk dakartzatenak. Zer diren azaltzen saiatuko dira.

Euskalmoji aplikazio gisa instalatzeak ez du berez Euskalmoji aktibatzen. Egiten duena da beste teklatu bat gehitu zure mugikorreko teklatu aukerei (adibidez, ingelesezko eta espainolezko teklatu-aukerak izan ditzakezu instalatuta). Hau da, demagun armenierazko alfabetoaren teklatua gehitzen duzula... ba halako zeozer. Eta zehazki, urrats hauek jarraitu behar dira:



Ondoren, ba... idatzi nahi baduzu euskalmojiekin, teklatua aldatu behar duzu. Idazten ari zarela, teklatu normalean mundu-ikonoa duen zeinu horretan egin behar duzu klik (eduki sakatuta segundu batzuk, Android-erako adibidean).

Eta ondoren aktibatuko dena, Euskalmoji teklatua da:

Mezuen idazketa, egia esan, nahiko traketsa da: mezu edo esaldi berean euskalmojiak eta letrak konbinatzerik ez dago, eta... teklatuz aldatu behar duzu, gauza bat idatzi Euskalmojiz, bidali, aldatu berriro teklatua, eta hitzezko mezua idatzi... konbinazio hori egin behar izan da adibideko mezu hauek idazteko, esate baterako:

 Eta bueno, hori guztia, irudien egokitasun edo grazian sartu barik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago