Forebears webguneak (arbasoak esan nahi du izen horrek ingelesez), abizenen munduko hedadura neurtzen du. Izen bat sartu, eta deitura hori munduan zenbat lagunek duten esaten dizu (ez dakigu zer nolako zehaztasun edo fidagarritasunarekin).
Adibidez, zenbat Urkullu munduan? 42, eta denak Espainian nonbait. Urcullu aldaerarekin, ordea, gehiago dira, 522, eta Argentinan eta Txilen ageri dira ugarien.
Nafarroako presidentearen izena, aldiz, Txilen ageri da batik bat. "Espainian", 2 kasu bakarrik daude. Barkos deiturak Barkoxen du jatorria, Zuberoan, eta Nafarroan bada zenbait mende Barcos edo Barcux bezalako formekin agertu izan dena. Kontua da, ordea, Barcos formarekin alderatzea zaila dela, eta Txileko Barkos horiek ere... Nafarroa eta Zuberoarekin lotuak ote daude? zaila dirudi, baina ez dakigu.
Antzeko abizenak funtzioak batzuetan balio du euskarazko abizenen erdal grafiak aurkitzeko, baina beste aldaerak pixkat zori hutsezkoak dira. Urkulluren antza izango dute, irudian ageri den bezala, Arkullu, Urukulu eta Irukullu abizenek, baina denak Indiakoak dira, ez euskaldunak.
Ildo beretik, zenbait izenekin aldaera egin daiteke, ea zenbatek euskaratu duten grafia (desberdina denean gazteleraz edo frantsesez, eta euskaraz). Esate baterako, 191 Mendicute daude "Espainian" eta 107 Mendikute aldiz.
Probatu zuen deiturekin hemen: http://forebears.io/surnames
Erantzun
Sartu