Teknologia albisteak

NASAk 500 bideo historiko argitaratu ditu Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-23 : 09:29

NASAren Armstrong Flight Research Center (AFRC) bere artxibo historikoaren zati handi bat hasi da sarean argitaratzen. Aste honetan hasi da azken hamarkadetako hainbat bideo historiko Youtuben gehitzen. Dagoeneko 300 baino gehiago dira; orotara 500 izango omen dira. 

Lehendik ere bazeuden bideoetako zenbait sarean, baina NASAk erabaki du eduki guztia youtubera igotzea, horrekin zabalkudea izugarri handituko delako. Izan ere, horixe da erakunde publiko batek egin behar duena: bere artxiboak giltzapetik atera eta herritar guztion esku ipini, lotsa eta beldur barik. Azken batean, artxibo historikoak ez dira, ba, kontsultarako? Gure gertuko beste erakunde batzuek antzera egingo balute,...

Kontua da, aste honetan hasi dela NASAren Armstrong Flight Research Center (AFRC) delakoa bere artxibo historikoa Youtubera igotzen. Guztira 500 bideo igoko dituztela iragarri dute; honezkero sarean ikusi daitezke horietako gehienak. Batzuk minutu gutxi batzuetako luzerakoak; beste asko luzeagoak. Bideo asko oso teknikoak dira, ingeniarientzat baino ez; beste asko, berriz, herritar arruntentzat interesgarriago. Kasu guztietan, hala ere, astronautikaren historia bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dugu.

Erantzun

Sartu