Teknologia albisteak

Steve Jobsi buruzko opera bat estreinatuko da asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-20 : 11:53

Jakin badakigu Steve Jobs guru moduko bat dela, erdi-mitifikatuta dagoela dagoeneko. Urte gutxi dira hil zela, baina dagoeneko baditu bere bizitzari buruzko liburuak, pelikulak,... eta hemendik aurrera baita opera bat ere. Santa Feko (New Mexico, AEB) operak estreinatuko du asteburu honetan The (R)evolution of Steve Jobs izeneko lana, San Franciscoko Operak ekoitzita. Apple etxearen sortzaile izan zenaren bizitza izango du oinarri, batez ere hasierako urteak. 

Larunbat iluntzean (uztailak 22) estreinatuko da Santa Fen (New Mexico)  The (R)evolution of Steve Jobs opera. Mason Bates eta Mark Campbell dira sortzaileak, eta San Franciscoko operak ekoitzi du. Steve Jobsen hasierako urteak dira operaren oinarria. 1965ean du abiapuntu operak, Steve Jobs Californiako garaje batean ageri delarik, Apple enpresaren lehenengo urratsak ematen. 

Opera berria ez da izango batere konbentzionala. Musika elektroniko asko izango du, eta Apple gailuekin sortutako musika ere entzun ahal izango da. Santa Feko opera ezaguna da opera berritzailea bultzatzeagatik, "the new american opera". Asteburuko estreinaldiaren ondoren, opera-lana San Franciscon eta Seattlen ere ikusi ahal izango dadatozen asteotan. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago