Teknologia albisteak

Interneten uneoro gertatzen ari denaren laburpen grafikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-08-20 : 10:54

Sare erraldoian etengabea da internauton arteko elkarrekintza. Etengabea eta erraldoia sarera igotzen den eduki kopurua; etengabea sare sozialetan partekatzen duguna eta beste erabiltzaile batzuekin dugun elkarrekintza. Segunduoro interneteko webgune nagusietan gertatzen dena laburbiltzen digu, oso modu grafikoan, The Internet in Real Time webguneak. Orduro, 250.000.000 like Facebooken, 26.000.000 txio Twitterren, 450.000.000 bideo ikuskatuta youtuben,...

Oso webgune xinplea da The Internet in Real Time. Oso modu grafikoan, Interneteko webgunerik garrantzitsuenetan zer jazotzen den laburbiltzen digu. Hortxe daude, noski, Facebook, Twitter edo Instagram moduko sare sozialak, eta Youtube edo Google bezalako erraldoiak, baina baita ere Booking, TripAdvisor, Uber, Tinder, Skype, PayPal, eBay, Amazon, Bitcoin, HBO...

Azken batean, Interneteko trafiko osoaren argazki zabala eskaintzen digu aplikazioak. Estatistikak segunduka, minutuka, orduka,... egin ditzakegu. Edo hilabete/urte mailan ere bai. Eta horrela jakin dezakegu, adibidez, egun arrunt batean 430.000 bideo-ordu igotzen direla Youtubera, 1.000.000 etxe alokatzen direla Aribnb-en, 4.000 milioi bilaketa egiten direla Googlen, 3 milioi euroko diru-sarrera daukala Uberrek, 25 milioi bikote osatzen direla Tinderren, 5,5 milioi produkto saltzen direla Amazonen,...  

Estatistika eta zenbaki-zaleentzat paradisua ;) 

 

Erantzun

Sartu