Teknologia albisteak

Donostiako Aste Nagusiaren webgune eraberritua, eta aurtengo programaren aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-19 : 11:06

Donostiako kultur patronatuak Aste Nagusiaren webgune berria aurkeztu du. Eraberritzearekin batera, aurtengo egitaraua aurreratzen ere hasi da, besteak beste, Sagueseko kontzertuen zerrenda eta su artifizialen lehiaketan parte hartuko duten piroteknia-etxeena. 

Abuztuaren 12tik 19ra bitartean izango da aurtengo Aste Nagusia. Hiru aste besterik ez dira falta eta hasi dira egitaraua iragartzen. Besteak beste, webgune eraberritua aurkeztu zuen Donostiako Udalak atzo bertan. astenagusia.donostiakultura.eus helbidean aurkituko dugu aurtengo Aste Nagusiaren inguruko informazio guztia. Oraingoz 2 alderdi azpimarratu eta aurreratu dituzte, su artifizialen lehiaketarena eta Sagueseko kontzertuena.

Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa da Europan egiten den zaharrena, eta urtero-urtero jende andana biltzen duena Kontxa inguruan, badian sortzen diren koloreak mirestera. Aurtengo parte-hartzaileen zerrenda aurkeztu zuten atzo. Su artifizialen argazki-lehiaketan parte-hartzeko aukera ere ireki dute. Edonork har dezake parte, baita adin txikikoek ere gurasoen baimenarekin. Webgunean dago informazio guztia.

Bestalde, Sagueseko kontzertuen egitaraua ere kontsultatu daiteke webgune berrian. Abuztuaren 12an (larunbata) hasita, ondorengo talde eta bakarlariak entzun ahalko ditugu: La Oreja de Van Gogh, Legend Bob Marley, Morat, Los Manolos, Gozategi, Los Secretos, Rulo y la contrabanda, eta Chenoa.

 

............

Argazkia: Flickr.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago