Teknologia albisteak
16

Izan Media tailerrak, irailean Gasteizen (izen-ematea zabalik)

Erabiltzailearen aurpegia
2017-07-20 : 09:10

Bost tailer ezberdin egongo dira eta egun osoko jardunaldia izango da, irailaren 23an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Zabalik dago izen ematea. Hauek dira bost tailerrak: Kartelgintza, bideogintza, irratigintza, argazkilaritza, eta prentsa eta sare sozialak. Tailerretan parte hartzeko plazak mugatuak izango dira, beraz, lehenbailehen izena ematea komeni da. Tailerrak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango dira goiz eta arratsaldez. Izen ematea 10 € izango dira eta Hala Bediren USB bat emango da opari gisa. Izena emateko, idatzi email bat (harremanak.halabedi@gmail.com) esanez ze tailerretan nahi duzun parte hartu; irailean bertan, tailerren informazio gehiago zabalduko dugu azken detaileak zehaztuz.

Guztia irakurri (halabedi.eus) »»

Txioak (16)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago