Teknologia albisteak

3D inprimagailu batean sortutako bihotza martxan jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-17 : 09:14

Zuricheko (Suitza) ETH Institutuko ikerlariek aurkeztu zuten joan zen astean. 3D inprimagailu bat erabiliz silikonazko bihotz bat "inprimatu" dute eta taupadaka jartzeko gai izan dira, ia-ia benetako bihotz baten pare. Oraindik ere prototipo bat besterik ez da, jakina, eta bide luzea falta da bihotz-transplanteetan erabiltzeko, baina izugarrizko aurrerapausua ekar lezake osasun arloan.

Plastiko zati bat besterik ez da, izan. 3D inprimagailu baten bidez sortutako silikonazko pieza bat. Baina taupadaka ari dela ikusten duzunean, benetako bihotz baten antza hartzen du. Oso-osorik artifiziala den lehenengo bihotza da. "Gaixoaren bihotzaren berdin-berdina den beste bat sortzea da helburua, neurriz eta itxuraz, eta bere funtzionamendua erabat imitatzea", adierazi dute

Oraindik ere oso bide luzea geratzen da bihotz hauek gaixoen bularretan martxan ikusteko, baina dagoeneko taupadaka ikustea ziraragarria da. Munduan dauden milioika gaixorentzat itxaropena, behin gauzatuz gero, bihotz-transplanteak asko erraztu eta merketu daitezkeelako. Zientzia fikzioa? Etorkizun hurbila? Dagoeneko taupadaka dago, bederen.

 

Erantzun

Sartu