Liburutegien aldeko manifestua
Liburutegien aspaldiko erabiltzailea naiz, baina aitor dut gero eta gustukoagoak ditudala; esango nuke garai batean liburu denden zaleago nintzela, baina adinarekin, eta manifestu honetan zehar agerian jartzen saiatuko naizen bestelako arrazoiengatik, biblioteken bandora pasatu naiz neurri handi batean. Agian izango da liburutegiek (handiek, ertainek eta txikiek) eman duten jauziagatik, urte hauetan guztietan, fitxategi astunen atzean (eta, maiz, funtzionario ez bereziki lagunkoien traba egiteko joera zela eta) gotortzen ziren erakunde erlatiboki hermetikoak izatetik, gizarteari begira geroz eta irekiago aritzera, eta erabilgarritasunaren aldetik askoz ere espazio irisgarriagoak bihurtzera. Nik uste dut merezi duela liburutegia defendatzea, hau bezalako manifestu xume batekin sikiera: zergatik egon liburutegien alde?
Txioak (21)
-
Iban Zaldua @IbanZ"Liburutegien aldeko manifestua" ibanzaldua.wordpress.com/2017/07/14/lib… Kurtso honetako azkeneko artikulua Oharrak & Hondarrak blogeanLuistxo Fernandez @luistxo@anderiza @IbanZ guru katalanak dio ate eta horma gutxiagoko KMK bat izango dela espazio "dialogante" bat diariovasco.com/culturas/jordi…Luistxo Fernandez @luistxo@anderiza @IbanZ eta liburutegiak 10 urtean behin eraldatu behar direla; oso praktikoa liburutegi-eraldatzaile beza… twitter.com/i/web/status/8…Ander Izagirre @anderiza@luistxo @IbanZ Bai, orain arte hormen kontra jotzen nintzen etengabe "espacio laberíntico" horretan. Sei egun pasa… twitter.com/i/web/status/8…
-
Gernika Liburutegia @gernikalibuIban Zalduaren blogetik... Gora liburutegiak! ibanzaldua.wordpress.com/2017/07/14/lib…
-
Sutegi Liburutegia @usurbibMila esker @IbanZ , zure aldarriarengatik! Nik Liburutegiak herritarren topagune ere badirela gehituko nuke,... fb.me/7fiFu5K9kSutegi Liburutegia @usurbib@IbanZ Liburutegiak herritarren topagune ere badira; horrek zenbaitetan talka egiten du Isiltasunaren gordeleku pr… twitter.com/i/web/status/8…
Erantzunak kargatzen...