Baztandarren Biltzarra ospatuko da igandean (uztailak 16)
Baztanen eskuara barra-barra leloarekin, aurten 54. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 16an. Aurten ere egun osoko besta izanen da. Igande goizeko 10etatik aitzinera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan. 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da. 14:00etan Mutil-dantzak izanen dira Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian. Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak, mezua, sari banaketa, animazioa, Hauspolariek taldearekin kantaldia eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan. 18:30ean hasita Trikidantz taldeak dantzaldia eskainiko du Laxoako plazan eta 20:00etan Oharkabe taldea igoko da oholtzara. 01:00etatik aitzinera, Juan Angel DJ-arekin bestak segi izanen du Laxoako plazako ostatuan.
Txioak (5)
-
TTIPI-TTAPA @ttipi_ttapaBaztandarren Biltzarra ohiko egitarauarekin dator uztailaren 16an erran.eus/baztan/1499923… pic.twitter.com/tFDfxvvU3k
-
Erran @Erran_eusBaztandarren Biltzarra ohiko egitarauarekin dator uztailaren 16an erran.eus/baztan/1499923… pic.twitter.com/Ispm7hYFPv
-
Sustatu Albisteak @SustatuBaztandarren Biltzarra ospatuko da igande honetan. Egitaraua prest! erran.eus/baztan/1499923… | sustatu.eus/1499936357597 @ttipi_ttapa
Erantzunak kargatzen...