Teknologia albisteak
7

Haurrentzako euskarazko 50 aplikazioren bilduma. Jolastuz ikasi!

Erabiltzailearen aurpegia
2017-08-26 : 11:29

Tabletek eta telefono mugikorrek aurreko garaietan aisialdirako telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte maila handi batean. Egun, haurrak, gero eta gehiago eta gero eta arinago, gailu hauek entretenimendurako erabiltzen dituzte. Zorionez badaude hamaika aplikazio entretenitzen diren bitartean hezi eta irakastea helburu dituztenak. Eta euskaraz ere mordoa daukagu, mota askotarikoak: batzuk besteak baino interakzio handiagoa eskatzen diote haurrari, beste batzuk familian erabiltzeko aproposagoak dira. Hemen 50 aplikaziotik gorako zerrenda osatu dugu, funtzio eta helburu ezberdinetakoak bilduz: margotzekoak, ipuin kontalari edo interaktiboak eta jokoak (arlo eta mota ugaritakoak). Sistema eragile eta funtzioaren arabera sailkatu ditugu. Azken atalean, nagusiagoak diren haurrei zuzendutakoak jaso ditugu baita ere. Badakizu, haurrari tableta edo telefono mugikorra erabiltzen uzten badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak eta, askoz hobeto, berarekin batera erabili.

Guztia irakurri (azkuefundazioarenegunkaria.eus) »»

Txioak (7)

Erantzun

Sartu