Selfieak egiteko droneak heldu dira
Instagrama eta gainerako sare sozialak irauliko dituen gailua iritsi da merkatura: AirSelfie, selfieak edozein angelutatik eta 20 metroko altueratik erretratatzeko gai den minidronea. Agur besoa luzatzeari, agur makilei... aurrerantzean, AirSelfie-ak airetik erretratatuko du postureoa! Txikia eta arina (52 gramo eskas), poltsikoan gordetzeko modukoa da, erraz sartzen da sakelako telefono baten karkasan eta aplikazio baten bitartez gida daiteke. Harrigarria da hainbeste baliabide eskaintzea: 5 megapixeleko kamera, lau helize, wifi konektibitatea, 4GB-ko SD txartelak ere irakurtzeko gaitasuna, USB konektorea... beharrezko guztia argazkia egin eta momentuan sare sozialetara igotzeko. Info+: http://www.airselfiecamera.com/.
Txioak (6)
-
TzaneAgur @TzaneAgur1[#Teknologia] #Selfieak egiteko ez duzu makilarik beharko! gaztezulo.eus/albisteak/self… @Gaztezulo @aldakur @IPARRA_EUS… twitter.com/i/web/status/8…
-
Xabi Murua @xabimuruaIritsi behar zuen... gaztezulo.eus/albisteak/self… @Gaztezulo bidez
Erantzunak kargatzen...