Berrikuntza teknologikoa eta ekintzailetza sustatzeko asmoz antolatzen dira Toribio Etxebarria sariak. XVIII. edizioa izan dute aurtengoa eta gaur goizean banatu dira sariak Eibarren. Irabazleak ondorengoak izan dira, 3 kategoriatan banatuta: KirolDNA (enpresa asmo onenaren saria), Addilan (enpresa berriari saria) eta Home (nazioartekotza babesa saria). Sariek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte, betiere ekimen horien helburua berrikuntza-kultura finkatzea bada eta euskal enpresa-sarea modernizatzea bada.
Gaur goizean izan da 27. Toribio Etxebarria Sariak banatzeko ekitaldia Tekniker Fundazioaren egoitzan. Bertan izan dira, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea. Sarietara aurkeztu ziren 31 enpresen artean hamar finalista aukeratu zituen epaimahaiak, bost kategoriatan: KirolDna, Naiz Fit, Lagundu ID, Ingenious Membranes eta Blackbinder (Enpresa Asmoen kategorian) eta Oreka Training, Addilan, HWS, Prospero Biosciences eta Home («Enpresa Berria» kategorian). Horien artean hauexek izan dira gaur iragarritako irabazleak:
Toribio Etxebarria sariak urtero banatzen dira Eibarren 2000. urteaz geroztik, berrikuntza teknologikoa eta ekintzailetza sustatzeko asmoarekin. Eibarko Udala eta BIC Gipuzkoa Berrilan dira sustatzaileak eta laguntzaileen artean daude, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila, GFAko Ekonomia Sustapenarako, Landa Ingurunearako eta Lurralde Orekako departamentua, SPRI eta APD.
Sari horiek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte; betiere, ekimen horien helburua berrikuntza kultura finkatzea eta Euskadiko enpresa sarea modernizatzea bada. Sarien helburua honakoa da, antolatzaileen arabera: ekintzaileen lana onartzea (esfortzuak, nekeak, hartutako arriskuak); ekimen lehiatsua bultzatzea; eta enpresak sortzeko eta garatzeko motibatzea.
...........
Argazkia: Eibarko EHBilduren Twitter kontua.
Erantzun
Sartu