Teknologia albisteak

Bizimodu primitiborako bideotutorial argigarriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-13 : 08:59

Jakin badakigu Youtubeko bideotutorialen artean denetarik aurkituko dugula. Besteak beste, teknologia primitiboak nola erabili ere ikasi dezakezu Primitive Technology kanalaren bidez. Australiar anonimo baten lana da, eta 2015etik darama garai bateko gizakiak nola bizi ziren erakusten. Katea horretan ikusi dezakezu nola egiten ziren txabolak, aizkorak, ikata, labeak,... Bere bideoek milioika eta milioika bisitari dituzte. Xinple bezain argigarriak. 

Primitive Technology da kanalaren izena, eta izen berekoa da Wordpressen daukan blogak. Dagoeneko 25 bideo inguru argitaratu ditu 2015tik hona, arrakasta handiz (gutxien ikusi den bideoak ere 5.000.000 bisitaldi ditu, gehienek askoz gehiago). Arrakasta horren adierazle da Wikipedian ere orrialdea duela, edota bere herrialdeko egunkarietan jasotako arreta, besteak beste, anonimoa delako eta sekula ez duelako ezer esan bere bizitzari buruz. Dakigun bakarra da asutraliarra dela eta Queensland lurraldeko basoetan grabatzen dituela bere bideoak.

Bideo mutuak dira; berak ez du berbarik egiten. Azalpen guztiak azpititulu bidez ematen ditu Youtuben, dozenatik gora hizkuntzatan. Oso ondo landu, editatu eta argitaratutako bideoak dira; xumeak, baina oso argigarriak. Hona hemen adibiderako batzuk.

 

Erantzun

Sartu