Arabako Foru Aldundiak Euskaraba webgunea berritu du, eta aurrerantzean ez bakarrik diputazioaren zerbitzuen gunea, lurraldeko euskara zerbitzuen ataria izango da batik bat.
"Azken urteotan, euskalgintzak ez du atsedenik hartu Araban, eta gero eta presentzia handiagoa du sarean. Guneak, hedabideak, erreeferentziak dibertsifikatzeko garaia iritsi da", dio Euskarabak eraberritzeaz informatzen duen albistean.
"Kuadrillaz kuadrilla, erakundez erakunde, euskararen biziberritze-lana planifikatzea, bideratzea eta gauzatzea da gure egitekoa. Horretarako, garrantzitsua da zerbitzu bakoitzak bere eragin-eremuan egiten duen lana, baina pareko garrantzia du elkarlanean aritzeak. Asko dira partekatzen ditugun helburuak, eta horiek lantzeko koordinazioa ezinbestekoa da. Koordinazio-lan horren fruitua dira azken urteotan martxan jarri ditugun egitasmo partekatuak."
Hiru atal nagusi ditu Euskaraba gune berrituak:
Erantzun
Sartu