Teknologia albisteak

Poligloten gaitasun harrigarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-07-09 : 09:47

Wouter Cordunewer 12 hizkuntza hitz egiten dituen poliglota holandar bat da, eta Youtubeko kanal bat du. Bere bideoetako bat grabatzen ari zela, beste lagun batekin topo egin zuen, Mazedoniarra hau, 30 bat hizkuntza egiteko gai dena. Hona elkarrizketa harrigarria.

 

Hamabi minutuko elkarrizketan, hizkuntza hauetan mintzatuko zaizkigu biak: ingelesa, gaztelania, Brasilgo portugesa, nederlandera, frantsesa, txinera mandatina, thaiera, errusiera, hebreera, arabiera, Filipinetako tagaloera, koreera, daniera, vietnamera, alemana, albaniera, kroaziera, mazedoniera, grezkera, serbiera eta bulgariera.

Duela egun batzuk Berria egunkaria euskaldun poligloten inguruko artikukua argitaratu zuen. Han agertu ziren Jon Iñarritu senataria (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera, nederlandera eta hebreera), Ion Pagoaga doktoregaia (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera, poloniera eta ikasten, katalana), Xabi Paya bertsolari eta kultur kudeatzailea (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, errumaniera, arabiera, katalana eta galiziera) eta Amaia Morris irakaslea (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana).

Gure miresmena lagun guzti hauei.

Erantzun

Sartu