Teknologia albisteak

Aitzol Astigarraga: "Euskal Wikipedia kantitatez ondo dago; orain erronka kalitatean eta gizarteratzean dago"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-07-05 : 10:38

“Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia” antolatu du UEUk Udako Ikastaroen baitan. Galder Gonzalez irakaslea eta Aitzol Astigarraga tailerreko arduradunarekin hitz egin dugu. "Kantitatean ondo gaude. Hobeto egon gaitezke, artikulu berriak beti direlako ongi etorriak, baina orokorrean ondo kokatuta gaude. Daukagun erronka handiena kalitatearekin daukagu: eduki hobeak behar ditugu, datu gehiagorekin eta erreferentzia gehiagorekin. Eta horretarako behar ditugu esku gehiago eta jarduera gehiago: hor daukagu momentu honetan erronka. Bestetik, esan behar da gure hizkuntzaren tamainarako nahikoa ondo gaudela kokatuta, punta puntakoak garela wikidataren erabileran. Irudi, audio eta bestelakoen erabilera ona egiten dugu. Baina proiektu asko ditugu eta laguntza guztia ongi etorria izango".

Guztia irakurri (unibertsitatea.net) »»

Txioak (0)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago