Teknologia albisteak

Iñigo Lopez Gazpio: "Arduinoren filosofia "zuk zeuk egin" planteamenduarekin bat dator"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-06-30 : 10:16

UEUren Eibarko Udako Ikastaroen barruan "Domotika, sentsore eta automatizaziorako lehen urratsak Arduino plataforma erabiliz" ikastaroa izango da atzo eta gaur. Iñigo Lopez Gazpio informatikan ingeniaria eta IXA taldeko zein UEUKidea da, Adriana Carcedo Martinekin batera, ikastaroko arduraduna. "Arduino elektronika irekiko plataforma bat da (software librea), eta honen bitartez, hardware eta software prototipo azkarrak eraikitzeko aukera dago, hain zuzen ere, horregatik aukeratu dugu plataforma hau ikastaroa emateko. Ikasketa kurba erraza izateaz gain, gaur egun oso erabilia eta ezaguna da beste gailuekin (sentsoreak, eragingailuak, etab. ) komunikatzeko eskaintzen duen aukera zabalagatik. Gainera, Arduinoren filosofia “zuk zeuk egin” planteamenduarekin bat dator, hau da, Arduino eginez ikasten da". 

Guztia irakurri (unibertsitatea.net) »»

Txioak (0)

Erantzun

Sartu