Teknologia albisteak

Drone lasterketak gero eta hedatuago, irudi koloretsuak uzten dizkigute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-06-28 : 11:04

Azken urteotan izugarri zabaldu dira droneak gure inguruan eta hainbat kontutarako erabiltzen ditugu. Zabalkunde horrekin batera, espektakulua izatera ere iritsi dira. Gero eta ohikoago dira, adibidez, drone lasterketak. Horien arteko ezagunenak Drone Racing League izenekoak dira. Mundu mailako dronelari onenak biltzen ditu eta telebistaz ematen diren lasterketek milioika ikusle biltzen dituzte pantaila parean (iazko lasterketa batzuek 30 milioi ikusle izan zituzten).

Ezin ukatu irudi ikusgarri eta futuristak uzten dizkigutela drone lasterketa hauek, "Star wars" eta "Tron" filmek duela zenbait hamarkada utzitakoen oso antzekoak. Etorkizuneko kirola izan daitekeela ere aipatu izan dute. Gailu arinak, zoliak, koloretsuak,... espektakulua ziurtatuta dago. Drone lasterketak eta ligak hasi berri daude (2016an hasi ziren nolabaiteko antolaketa sendo batekin), baina itxura guztia dauka datozen urteotan gero eta gehiago entzungo dugula lasterketa hauetaz.

Hona hemen zenbait bideo:

 

 

 

Erantzun

Sartu