Webgune publikoek lehen hitza euskaraz eskaintzea "diskriminazioa" dela dio EAEko Auzitegi Nagusiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko legealdian onartutako euskara planaren lau artikulu indargabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. Horien artean, Berriak egindako artikuluaren arabera, Interneti dagokiona: Webgune publikoek lehen hitza euskaraz eskaintzea erabiltzaileei arauak haustea da, Auzitegiaren arabera. "Diskriminazioa" da, literalki.
Halaxe dio Euskara Plan horrek, bere 13. artikuluan:
13. artikulua. Internet eta intranet sareak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenean diren Internet eta intranet sareetako edukiak, oro har, euskaraz eta gaztelaniaz kon tsulta tzeko moduan egongo dira.
- Aldundiaren eta departamentuen web orrietara sartzean, euskarazko orria agertuko da lehendabizi, eta orri horretan bertan egongo da gaztelania eta gainerako hizkun tzak hauta tzeko aukera, horrelakorik badago.
- Aldundiaren ardurapeko webguneen URLen osagaiak euskarazko hitzez eratu behar dira.
- Aldundiaren ardurapeko posta elektronikoko helbideen osagaiak euskarazko hitzez eratu behar dira.
- Internet eta intranet sareen bidez izapideak egiteko
aukera ematen denean, izapide horiek euskaraz edo bi hizkuntza ofizialetan egiteko moduan egongo dira. - Aurreko paragrafoetan araututakoa aplikatuko zaie Aldundiaz kanpo sortutako edukiak integratzen direnean Aldundiaren ardurapeko webguneetan.
Auzitegiaren erabakia 13.2 dagokio beraz. Euskara Plana hemen irakur daiteke PDF formatuan.
Foru Aldundiak jakinarazi du errekurtsoa aurkeztuko duela erabaki honen aurrean. Irudian, albiste hori ematen duen orria, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaritzarena (Gipuzkoaeuskara.eus, lehen hitza euskaraz ematen duen webgunea)
Duela aste batzuk ireki zuen PuntuEus elkarteak Interneten lehen hitza euskaraz sustatzeko kanpaina eta webgunea (goiko irudia kanpaina horri dagokio), eta bertan, erakundeek beren webguneak euskaraz konfiguratzeko ere eskatzen da. Hala dio kanpainaren testuak: "Garatzailea bazara, edo webgune bat baduzu (zure elkartearena, udalarena,...) jakizu garrantzitsua dela zure webguneak ere lehen hitza euskaraz ematea. Horretarako aukera eta modu asko daude. Hasierako lehenetsitako hizkuntza beti euskara izatea, internauten hizkuntza-aukerak cookie bitartez bideratzea, nabigatzailearen hizkuntzaren arabera euskarazko edukia ematea, eta abar."
Erantzunak kargatzen...