Sustatu logoa Teknologia albisteak

TripAdvisor ez da euskaldunentzat

berria.eus
2017-06-20 15:40

Txema Ibarburu erabiltzaileak salatu du Tripadvisor bidaietarako webguneak ez duela argitaratu berak euskaraz idatzitako iruzkin bat. Remigio jatetxeari buruz egindako iruzkina bidali zuen hark webgunera, baina hango editoreek jakinarazi zioten ezin zutela argitaratu, ez zegoelako TripAdvisorrek onartutako hizkuntzetakoren batean idatzita. Eta onartutako 27 hizkuntzen zerrenda bidali zioten. Beste adibide bat, martxoaren 17an Joseba Santxok idatzitako harridura oharra ere.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (72)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu