Teknologia albisteak

Munduko hegazkinik handiena dagoeneko gure zeruetan hegan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-06-16 : 09:29

Futbol zelai baten luzera. Horixe da Airlander 10 izeneko hegazkinaren luzera. Oraindik proba fasean dago, baina azken hilabeteotako proba guztiak ondo irten omen dira eta 2018an hasiko dira merkaturatzen ibilgailu hegalari erraldoi hauek. Herenegun egin zuten azkenaurreko proba, eta dena ondo irten omen zen, bere hegaldirik luze eta garaiena izan zelarik. 1000 metroko altuerara iritsi zen trastetzarra.

Munduko hegazkinik handiena ez da "hegazkin" bat; hau da, ez da aeroplano bat. Izan ere, munduko hegazkinik handiena Airlander 10 izeneko makina hegalari hibridoa da, aeroplano eta zeppelin (edo baloi gidatu) baten arteko nahasketa, nolabait esateko. 2012an aurkeztu zuten arren, oraindik ere prototipo fasean dago eta probak egiten jarraitzen dute, egunen batean merkaturatu ahal izateko. Azken probak arrakastatsuak izan dira. 

Iazko udaberrian hasi zituzten probako hegaldiak, tartean arazo eta istripu txiki batzuekin. Azken hilabeteotan proba gehiago egin dituzte, oraingoan arrakastatsuak, eta herenegungoa izan zen orain arteko hegaldirik luze eta arrakastatsuena. Bere garaierarik altuena ere lortu du: 1.067 metro.

Bederatzi autobusen adinako luzeera dauka, 92 metro luze; 43 metroko zabalera du, eta 26 metroko garaiera. 148 km/h abiadura lortu dezake eta 5 eguneko autonomia dauka.

Ondo bidean, 2018an hasiko dira hegazkin berriak komerzializatzen, baita pasaiariak garraiatzeko ere. Garraioaz gainera, beste hainbat erabilera ere aurreikusten zaizkie hegazkin hibrido hauei: ikerketa zientifikoak, filmazioak egitea, zaintza zibila eta militarra, misio humanitarioak lurralde urrunetan, eta abar.

 

..............................................

Argazkia: Wikipedia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago