Teknologia albisteak

Yahoo desagertu da, Verizonek erosita

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-06-14 : 10:21

Garai batean Interneteko markarik ezagunena izan zenak agur esan dio 24 urte inguruko historiari. Atzo bertan gauzatu zen azken hilabeteetako erosketa-prozesua, eta dagoeneko Yahoo ez da existitzen enpresa moduan. Marka moduan jarraituko du, baina Oath izeneko beste enpresa erraldoi bateko parte izango da, HuffPost, TechCrunch eta AOLekin batera, besteak beste.

Atzo iritsi zen azken eguna. Verizon Inc. enpresak Yahoo Inc. erosi zuen. Gaurtik aurrera, Yahoo ez da jada enpresa independiente bat, eta Oath izeneko beste egitura erraldoi batean integratuko da (Verizonen enpresa subsidiario bat). 

1995. urtean sortua, Yahoo Interneteko markarik ezagunena izan zen 90. hamarkada amaieran eta 2000 urte hasieretan. Ataria, bilatzailea, email kontuak,... Yahoo dominatzaile izan zen hainbat urtez. 100.000 milioiko balioa kalkulatzen zitzaion garai haietan. Azken hamar urteotan, ordea, bere indarra etengabe ahuldu da eta aurtengo otsailean Verizon Communications enpresak iragarri zuen 4.000 milioitan erosiko zuela Yahoo.

Erosketa atzo burutu zen, eta gaurtik aurrera Yahoo dagoeneko ez da existitzen, eta Oath barruan geratzen da.

Yahoo bilatzailearekin batera, Verizonen eskuetara igaro dira Yahoo email kontu guztiak, eta baita Flickr eta Tumblr atariak ere, besteak beste. 

 

...........

Argazkia: Wikipedia.

Erantzun

Sartu