Teknologia albisteak
16

Ahalduntze teknologiko integralerako bidea

Erabiltzailearen aurpegia
2017-06-10 : 08:43

Gaitasun digitalak gure jendartean beharrezko bihurtu dira. Egunerokoan erabiltzen ditugu, sakelakoan ez bada, mahai gainean eta bestela tablet edo liburu elektronikoan. Konturatzen ez bagara ere, inguruan ditugu sentsore, kamara eta gailu askotarikoak. Gehiago ere izango ditugu, Gauzen Internet delakoak gailuak beren artean elkar lotuko baititu. Gaitasunik ba al dugu hori dena kudeatzeko? Gaitasun digital horiek lantzeko garaian, buruan izan behar dena ez da espezifikotasuna. Gailu edo programa zehatz bat ikasi behar gabe, ezagutza orokorrak behar dira. Baita autonomia propioa eskuratu ahal izatea eskainiko diguten teknologiak ere.

Guztia irakurri (etzi.pm) »»

Txioak (16)

Erantzun

Sartu