Teknologia albisteak
91

"Utopia bat: Errekaleor", Bernardo Atxagak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-06-05 : 20:34

Bernardo Atxaga idazleak Errekaleor auzo okupatuan pentsatuz egin du aste honetako gogoeta 'Faktoria'n. Atxagaren hitzetan, "Utopiaren nahia behin eta berriro gauzatzen da" eta azkeneko aldiz, bere hitzetan, Gasteizen, Errekaleor auzoan.  "Burdinezko aroa higuingarria da. Miserian bizi dira gizakiak, lanak itota egunez, kezkaz beterik gauez. Ez dago justiziarik; ez dago berdintasunik. Gaiztoak mendean hartzen du zintzoa hitz gezurtiekin edota bortxaz. Horrela mintzatu zen Hesiodo duela 3.000 urte, eta orduz gero, menderik mende, beti egon da bere hitzak berresan dituen norbait. Utopiak, nik uste, sentipen edo kontzientzia horretatik erne ziren: oinazea, pobrezia, injustizia, askatasun eza nozitzen zutenek beste mundu bat desio zuten eta hortik (...) utopiaren nahia behin eta berriz ernetzen da. Eta azkenengo aldiz, nik dakidala, Gasteizen, Errekaleor auzoan."

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Txioak (91)

Erantzun

Sartu