Teknologia albisteak
19

Elbira Zipitriari buruzko dokumentala bultzatzeko 'crowdfunding'-a abian

Erabiltzailearen aurpegia
2017-06-03 : 08:14

Elbira Zipitria ikastolako irakaslea izan zen 1936ko Gerra Zibilaren aurretik, eta gerratea piztu zenean Iparraldera joan zen. 1942an Donostiara itzuli eta lehenengo euskal eskola klandestinoa sortu zuen, Fermin Kalbeton kalean, eta 1969ra arte mantendu zuen. Haren irakaskuntza metodoak oso aurreratuak ziren. Lehen euskal eskola klandestinoa sortu zuen emakume hari buruzko dokumentala grabatzen ari da Maider Oleaga zinema zuzendaria, Elbira Zipitria “benetan nor izan zen” erakusteko helburuarekin. Maiatzaren 27an hasi zen grabaketa eta ekainaren bukaeran amaituko da, eta muntaia bizpahiru hilabeteko tartean egingo dute. Postprodukzio gastuei aurre egiteko, Verkami eta Paypal-en komisioak ordaintzeko eta beste zenbait gastutarako egin dute ‘crowdfunding’-a. Ekainaren 15ean amaitzen da eta 6.000 eurora iristeko helburua dute.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (19)

Erantzun

Sartu