Teknologia albisteak

110 milioi euroko isuna Facebooki, Whatsapp erostean gezurra esatearren

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-05-18 : 12:26

Europako Batzordeak atzo jakinarazi zuenez, 110 milioi euroko isuna ezarri dio Facebooki, 2014an Whatsapp erosteko orduan gezurretan aritu zelako. 

2014. urtean erosi zuen Facebookek WhatsApp. Erosketa hori egin ahal izateko informazio jakin bat eskatu zitzaion eta irizpide batzuk bete beharra zuen Facebookek. Antza, gezurretan aritu zen orduan Facebook, eta horregatik ezarri dio 110 milioiko isuna Europako Batzordeak. 

Erosketa egiteko orduan, Facebookek esan zuen ez zuela gaitasunik WhatsAppeko erabiltzaileen datuak eta Facebookeko erabiltzaileenak bateratzeko. Gerora garbi geratu den bezala, Facebookek ba zuen bateratze hori egiteko gaitasuna eta, ziurrenik, baita hori egiteko asmoa ere.

2016ko udan aldatu zituen WhatsAppek bere erabilpen-baldintzak, WhatsAppeko erabiltzaileen telefono-zenbakiak Facebooken esku jartzeko.

 

Erantzun

Sartu