Teknologia albisteak
10

Argentinan bada "Euskera" izeneko garagardoa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-18 : 11:33

Ekimen familiarra da ‘Euskera’ garagardoa, "Made in Argentina", Misiones probintzia argentinarreko Apostoles herriko Urreaga sendiak sortua. Ekoizpen masibokoa ez bezala, etxeko produktuen zapore eta kalitatea aipatzen ditu 'Euskera'k berezko ezaugarri gisa. Aukeratutako izenarekin, jatorriari eta 19. mendean Nafarroa utzi behar izan zuten Urreagatarrak nahi izan dituzte gogoratu eta omenaldia egin Argentinako euren ondorengoek. “Garagardoa egiteko proiektua hobby bezala sortu zen oraina urte batzuk. Gustuko genuen garagardoa eta gustura ekin genion etxean egiteko aukerari". Ekimen familiarra zena, denborarekin hazi, eta kritika onek eta kontsumitzaileen eskaerek animatuta, ekoizpena handitzeko beharrezkoak ziren tresnak eskuratu zituzten Urreagatarrek. Lantegia handitzearekin batera, familian eta herri mailan ez ezik, eskualdeko eskakizunak ere bete ahal izan dituzte. Ez dute webgunerik; bai Facebook orria

Guztia irakurri (euskalkultura.com) »»

Txioak (10)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago