Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tori.eus, fitxategiak partekatzeko tresna berria

tori.eus
2017-05-17 20:34

Euskaldunontzat tresna berria aurkeztu zuen atzo PuntuEUS Fundazioak: Tori.eus. Fitxategiak online partekatzeko zerbitzua da (WeTransfer ezagunaren pareko euskalduna). Atzo ospatzen zen Internet Eguna aprobetxatuz aurkeztu zuten tresna berria Azpeitian. Sustatzaileek 2 ezaugarri azpimarratu dituzte Tori.eus aurkezteko orduan: euskara hutsean dagoela (gisa honetako lehenengoa) eta erabat doakoa dela. Fitxategiak partekatzeko muga ere handia dauka zerbitzuak: 2 Gb arteko fitxategiak partekatu ahal izango dira.

Guztia irakurri (tori.eus) »»

Txioak (151)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu