Euskal Aktoreen Batasuna "haserre eta kezkatuta" agertu da boikot kanpainekin
Aktoreen sindikatuaren oharrak azken hilabeteetan hedatu den fenomeno bati erantzuten dio: Espainiako Estatuan zenbait euskal aktoreren aurkako boikota eskatzea, beraien iritzi politikoak direla-eta. Itziar Ituñok jasan du mota horretako azken kanpaina. Parte hartu duen La casa de papel telesaila boikotatzeko eskatu zuten sare sozialen bidez, Ituñok euskal preso politikoen alde egindako adierazpenengatik. Aurten bertan, Miren Gaztañaga ere jo-puntuan jarri zuten ETBko Euskalduna naiz, eta zu? saioan espainiarrez trufatu zelakoan. Horrelako kasuen aurrean, EABk adierazi du aktoreak babestuko dituela. "Eta salatu egingo dugu, beren pentsatzeko askatasuna erabiliz, legearen barruan dauden edozein ekimen sozial, politiko edo kulturaletan parte hartu, edota berauek babesteagatik jasan ditzaketen edozein eraso".
Txioak (22)
-
Gorka Bereziartua @boligorriaItuño, Gaztañaga... Euskal aktoreen aurkako boikot-eskaerekin "haserre eta kezkatuta" agertu da EAB argia.eus/albistea/euska…
-
zital @ZiTALEuskal Aktoreen Batasuna "haserre eta kezkatuta" agertu da boikot kanpainekin argia.eus/albistea/euska… @argia bidez
-
jasone agirre garita @AgirreGaritaGu ere haserre eta kezkatuta @ehbildu_legebil argia.eus/albistea/euska…
-
Agurtzane Elordui @ElorduiAEuskal Aktoreen Batasuna 'haserre eta kezkatuta' agertu da boikot kanpainekin: argia.eus/albistea/euska… @argia bidez
-
Sustatu Albisteak @SustatuEuskal Aktoreen Batasuna "haserre eta kezkatuta" agertu da boik... argia.eus/albistea/euska… | sustatu.eus/1494395458966 @boligorria bidez
Erantzunak kargatzen...