Egunotan iragarri dute Herbeheretako agintariek egitasmo hau. Itsaso zabalean jarriko duten haize-errota sail erraldoi bat, munduan handiena izango dena, bai zabaleran eta baita energia-ekoizpenean ere.150 turbina izango dira, Ipar Itsasoan kokatuak, Herbeheretako kostaldetik 85 kilometrotara.
Errota-saila (Gemini Windpark) Ipar Itsasoan jarriko dute (dagoeneko ari dira lanean), ingurune oso haizetsu batean. Proiektuak 2.800 milioi euroko inbertsioa dauka eta 4 konpainiaren esku egongo da: energia berriztagarrietan espezialista den Northland Power, Siemens Wind Power, Van Oord konstruktora holandarra eta hondakinen kudeaketan lan egiten duen HVC.
Kostaldetik hain urruti egoteak bere abantailak ditu (batez ere, oso leku haizetsua izatea), baina eraikitze-prozesuan arazo handiak gainditu beharko dira. Gemini parkeak Herbeheretako energia berriztagarrien %13 suposatuko du, eta energia eolikoaren %25.
Une honetan Herbeheretako energia-kontsumoaren %95 energia fosiletan oinarritua dago, baina gobernuaren helburua da datozen urteotan energia berriztagarriak gutxinaka gehitzen joatea: %14 2020rako, %16 2023rako eta %100 2050erako.
Erantzun
Sartu