Anthony Bourdain-en Parts Unknown telesaioa CNN katearen gastronomia eta bidaia ezagunena da. Bere atalik berrienean Donostia eta Euskal Herria tratatu ditu. Maiatzaren 7an eman zuten atala CNN-n, eta Torrent-etan aurki daiteke jaisteko, hemen adibidez.
Bourdain gourmet bidaiari estatubatuar bat da, eta bere programak bi denboraldi egiten ditu urtero CNN-n. 9. denboraldia oraintsu hasi da, eta asteburuko atala, s09e02 izenekoa nomenklatura, Donostiari buruzkoa izan da. Programan agertzen dira ohiko susmagarri batzuk hala nola Juan Mari eta Elena Arzak, eta besteren batzuk akaso ez hain ohikoak, Edorta Jimenez idazlea adibidez (euskarazko bere hitz batzuekin haste da programa).
Programaren webgune ofizialean ere Donostiari buruzko atal berezia dago, klip batzuk barne. Pilota jokoa flamenko musikarekin nahastea, adibidez, bitxia iruditu zaigu. Beste batzuei atentzioa deitu die CNNren promozioetan Euskal Herriko mapa osoa agertzea Europan kokatua.
Webgunean ez bakarrik Bourdainen hitzak, beste kolaboratzaile batzuek ere atal desberdinak osatu dituzte. Adibidez, Kevin Patriciok idazten du sagardotegiez, Markel Redondoren argazki ederrekin.
Erantzun
Sartu