Teknologia albisteak

Abel Barriolaren agurreko erreportaje, irudi eta hitzak. Eskerrik asko Abel!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-05-08 : 09:50

Atzo bukatu zuen bere pilotari ibilbidea Abel Barriolak (Leitza, 1978), azken urteotan kirol honek izan duen pilotaririk maitatuenetakoak. Bizitza erdia eman dio kirol honi, 19 urterekin hasi eta 38 urterekin erretiratu den arte. Buruz burukoa, Lau T’erdikoa eta Bikotekakoa irabaztea lortu duten pilotari bakanen taldean dago baina, beharbada, bere lorpenik handiena ez da hori izan, jokalari eta pertsona maitatu bezain errespetatua izatea baizik. Aste honetan elkarrizketa sakona egin dio Argiak; azken orduetan hainbat bideo eta erreportaje ere ikusi ahal izan ditugu Barriolaren inguruan. Hemen bildu ditugu hiru: ETB1ean emandako erreportaje luzea, Mikel Idoatek egin zion elkarrizketa, eta Barriolak berak atzo esandako agur-hitzak. Eskerrik asko Abel!

 

Azken sakea. Barriola vs. Abel (ETB1ean atzo emandako erreportajea):

 

Abel pilotaria (Mikel Idoatek elkarrizketa egiten dio bere lagun Barriolari, erretiroaren bezperan):

 

Azken partidako agurra, Abelek atzo jokatutako partiduan jasotako irudiak eta hitzak:

 

 

.................

Goiburuko argazkia: Argia.eus.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago