Sustatu logoa Teknologia albisteak

Empty Files, Maketa Lehiaketaren 26. edizioko irabazlea

eitb.eus
2017-04-28 11:33

5.000 euroko sari potoloa eskuratu du boskote bilbotarrak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira, uztailean. Bost izan dira aurtongo Maketa Lehiaketako final handian oholtzara atera diren artistak: Eneritz Furyak, Passepartout, Huts, Odolaren Mintzoa eta Empty Files, hurrenez hurren. Leporaino bete dute aretoa jarraitzaileek, eta horixe da taldeen emanaldiekin batera gauari kolore bizia eman diona. Epaimahaikideek aitortu dute lan zaila izan dutela aurtengoan, maila handiko musikariak lehiatu baitira, baina bakar bat aukeratu behar izan dute, eta Empty Files taldea izan da zorionekoa.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Txioak (11)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu