Teknologia albisteak

Autodraw, gure marrazkiak zer diren asmatzen duen aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-04-24 : 12:13

Googleren esperimentu berria da Autodraw. Marraztu ezazu zeozer, edozer, eta erremintako honek iradokiko dizu zer den marrazki hori bere ustez, eta antzeko marrazkiak proposatuko dizkizu (ordezkatzeko). Makinek ikasteko duten gaitasuna aztertzen duen esperimentua.

A.I. Esperimentu-laborategiaren barruan garatzen ari diren proiektuetako bat da honako hau, Autodraw. Makinei erakutsi egiten diete "gauzak ulertzen". Besteak beste, marrazki eta irudietan zer dagoen "ikasi" dezakete. 

Emaitzak oraindik ez dira perfektuak, jakina, baina irudi soilak ederki identifikatzen ditu aplikazio berri honek. Marraztu sagar bat, auto bat, txerri bat, pertsona bat, etxe bat, mendiak,... eta harrigarria da nola aplikazio hau gai den gure irudiak zer diren asmatzeko, eta horien inguruko irudi berriak proposatzeko. 

Gizakion eta makinen arteko harreman gero eta estuagoak. 

 

 

 

Erantzun

Sartu