Teknologia albisteak

Anjel Lertxundi, hitzak josten

Erabiltzailearen aurpegia
Basamortukoak
2017-04-24 : 09:00

Gure amak esango zukeen bezala, puntada finez josi duzu zuk beti oihala Anjel, hitza hitzari tentuz, eta artez lotuz. Zentzumenen gozamenerako bideak urratzen imajinatu izan zaitut sarri, han eta hemen hizkuntzaren alde malkarrak arakatzen, zuzentasunaren eta dotoreziaren bila, egoskor.

Arteari, baina, begirada zorrotzaren akuiluarekin joan zatzaizkio atzetik, irmo, mingainean herdoilik ez, eta bazterrak majo astintzen. Ai! eta guztiaren gainetik, obraren errematerako, eta jakintsuek ohi duten eran, apaltasunetik eskaini izan diguzu zure hausnarketa bakoitza, sortu fruitu bakoitza, handia, oso handia zarela erakutsiz!

Hainbeste urteren ondotik, bazoaz Berriako zutabetik, eta umezurtz koitadu bihurtu gaituzu, halabeharrez. Itxaropena, halere,nekez galtzen dugu, eta… nondik egingo diguzu hurrengo eupada, Anjel? Noiz?

Esperoan, irrikaz, gelditzen gatzaizkizu. 

Mila esker guztiagatik.

Bihotzez.

 

 

(lehenengoz Basamortukoak blogean argitaratua)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago