Urte bat iragan da Luzaideko Bolanten nesken parte hartzeaz herri galdeketa antolatu zutenez geroztik. Harrezkero, aitzin pausuak ematearen alde lan egin dute. Ibilbide horren fruitua igandean islatuko da Luzaideko Santiago plazan. Lehen aldiz Bolanten Egunean, neskek Jauzi batzuk dantzatuko dituzte. Etorkizunari begira, dantza kopurua emendatzea espero du Bolanten batzordeak.
Neskek Jauziak dantzatuko dituzte Luzaideko Bolant Egunean
2017-04-12 10:05
Txioak (6)
-
kazeta.eus @kazetaeusNeskek Jauziak dantzatuko dituzte Luzaideko Bolant Egunean kazeta.naiz.eus/fr/info_kz/201… pic.twitter.com/SoXALJ9KR0