Teknologia albisteak

Uneko txiorik aipagarrienak, Umapen nabarmenduta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-04-12 : 08:37

Umap-en jarraitzen dugu Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta arakatzen. Oraingo honetan, berrikuntza txikitxo bat aktibatu dugu Umap.eus webgunean. Azken orduetako txiorik aipagarrienak nabarmentzen ditugu. Une horretan txiolarien artean puri-purian dagoena, alegia. Txio highlights ;)

Umapen jarraitzen dugu euskaldunok Twitterren partekatzen duguna aztertzen. Joerak edo iturriak izan dira aurrekoetan, eta orain berrikuntza txiki bat aktibatu dugu (Umap.eus webguneko azalean ikusgai dagoena). Azken orduetan txiolarion artean gehien partekatu diren txioak aztertzen ditugu, eta nabarmendutako horiek gure webgunean bistaratzen ditugu. Txio Highlights antzeko zeozer ;)

Azken batean, euskaldunon artean, uneoro zarra-zarra dabiltzan txio horiek detektatzen eta bistaratzen ditugu Umapen. Izan dadila zuen gustuko! 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago