Teknologia albisteak
5

Jose Inazio Sarasua hil da, Elgoibarko kultur eragile ezaguna

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-11 : 10:55

Jose Inazio Sarasua (Elgoibar, 1956-2017) hil da 60 urterekin. Txistularia eta kultur sustatzaile zorrotza, Haritz euskal dantzari taldearen zuzendaria izan zen 1985 eta 2000. urteen bitartean, tarte horretan Elgoibarko dantza-taldea maila bikainera eramanez, eta ekitaldi eta emanaldi garrantzitsuetan aurkeztuz. Elgoibarko dantza sistema egituratu zuten, Lurdes Odriozolarekin Dantza Eskola sendoa ezarriz Inazio Bereziartua Musika Eskolaren baitan. Argia, Andra Mari eta Elai-Alai taldeekin harremanetan, talde horien eredura hazi arazi zuen Elgoibarko taldea. Kultur eragile ezaguna, besteak beste, Elgoibar Dantzan liburuaren koordinatzaile eta egileetakoa izan zen eta bere anaia Jesus Mari Sarasuarekin batera hainbat kultur jarduera antolatzeko gaitasun bikaina erakutsi zuen Jose Inazio Sarasuak.

Guztia irakurri (dantzan.eus) »»

Txioak (5)

Erantzun

Sartu