Gazte Sortzaileak bekari esker, Iñaki Landa kazetariak Gasteizko kultura alternatiboan oinarritutako story mapa osatu du. "Ohiko mapak dira oinarrian, baina testu, argazki, bideo edo soinuekin eguneratuak", argitu du Landak. Horretarako, bi lantegi antolatu zituen otsailean, parte-hartzaileekin XXI mendeko mapa osatzeko. Orain lan horren emaitza aurkeztu diete gasteiztarrei, Orainaldian izena hartu berri duen proiektua, hain zuzen ere."Gasteiztarrentzat eta kanpotik datozenentzat badira gozotegien mapak, pintxo ederren mapak, jatetxe eleganteen mapak baina... eta kulturaren mapak?". Abiapuntu horrekin martxan jarri zuen proiektua Landak.
70 puntu baino gehiago bildu ditu Gasteizko kultura alternatiboaren mapak alea.eus/gasteiz/149148… pic.twitter.com/ztsqtoj0Sx
Erantzun
Sartu