Teknologia albisteak
14

Kontsumo ohitura eta eredu berriei ekarpena egiteko sortu da "Baduzu"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-09 : 08:56

Baduzu, euskal kontsumitzaileen kluba aurkeztu dute gaur Donostiako Zergatik dendan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko Rober Gutierrez zuzendariak eta Zergatikeko diseinatzaile Ianire Soraluzek. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan duenez, "ukaezina da gaur egun alor sozioekonomikoak edo lan-munduak gure bizitzan duen leku handia. Kontsumitzaileei begirako ekimena da aurkeztu dena. “Kontsumitzaileon ahalduntzea bilatzen dugu. Funtsean euskaraz kontsumitzeko aukera areagotzea eta euskaraz kontsumitu nahi dugunon arteko sarea edo kluba eratzea bultzatu nahi da”. Aurkeztu berri diren aplikazioarekin, webgunearekin eta herrietako kontsumo taldeekin egin nahi da hori.

Guztia irakurri (kontseilua.eus) »»

Txioak (14)

Erantzun

Sartu