Gipuzkoak Aste Santuaren izaera turistikoa aldarrikatzen du
Azkoitia, Hondarribia eta Segurak bere kultur eskaintza anitza azaldu dute. Gipuzkoak Aste Santuko kulturak tradizio luzea du. Zehazki, ospakizun hori oso berezia eta ezaguna da Azkoitian, Hondarribian eta Seguran, bertan prozesioak, bisita tematiko gidatuak eta bestelako emanaldiak egiten baitira.Penitenteek, nazarenoek, soldadu erromatarrek, musikariek eta gainerako pertsonaiek Segurako parrokian gordetako irudi artistikoak kalez kale erakusten dituzte desfile ikusgarri batean. Azkoitian Aste Santuak duen interes historiko, turistiko eta erlijiosoa ukaezina da. Duen izaera herrikoiak eta antolakuntzan parte hartzen duten 300 boluntarioek jatorria XVI. mendean duten irudikapen liturgikoak tradiziozko hitzordu bihurtzen dituzte. Hondarribiak ere oso berezian ospatzen du Aste Santua. “Ostiral Santuko prozesioa eta igandeko ‘Ttopara’ edo berpizteaz gain, Hondarribiak jarduera eskaintza zabal bat eskaintzen du, eliz musika zikloa, argazki lehiaketa, Pazko Asteleheneko ekitaldiak Guadalupen, bisita gidatuak Alde Zaharretik… “Ekimen hauek, kultura eskaintzeaz gain, turismoa sustatzen dute, eta lurraldeak egun duen eskaintza anitza osatu”.
Txioak (18)
-
gipuzkoakultura @GipuzkoaKulturaAzkoitia, Hondarribia eta Segurak Aste Santurako duten kultur eskaintza anitza azaldu dute. gipuzkoa.eus/eu/-/santua pic.twitter.com/55ZTF5OUY0
-
San Sebastian Region @SnSnRegionAzkoitia, Hondarribia eta Segurak Aste Santurako duten kultur eskaintza anitza azaldu dute. gipuzkoa.eus/eu/-/santua pic.twitter.com/NLvjT42AdR
-
San Sebastian Region @SnSnRegionAzkoitia, Hondarribia eta Segurak Aste Santurako duten kultur eskaintza anitza azaldu dute. gipuzkoa.eus/eu/-/santua pic.twitter.com/XLYVWvuSp1
-
Gipuzkoako Aldundia @OrainGipuzkoaAzkoitia, Hondarribia eta Segurak Aste Santurako duten kultur eskaintza anitza azaldu dute. ow.ly/ZM4S30aCFvn
-
Gipuzkoako Aldundia @OrainGipuzkoaAzkoitia, Hondarribia eta Segurak bere kultur eskaintza anitza azaldu dute. ow.ly/VGYw30aCMYi pic.twitter.com/4esHpzqjXe
Erantzunak kargatzen...