Wildfire Games taldeak sortutako “0A.D.”-k, K.A. 500 eta K.O. 500 arteko zibilizazioekin (Atenas, Kartagena, Mazedonia, Iberia...) estrategia joko eder batean jolasteko aukera ematen digu. Lider bezala, baliabideak lortu, soldaduak erreklutatu eta eraso/defentsak prestatu eta zure aurkariak azpiratzeko jokaldi desberdinak prestatu beharko dituzu. Joko honek, garai bateko Age of Empires saga edota honen oinordekoa den Empire Earth ere gogorazten dizkigu. Ez litzateke baina hau posible izango software libreko joko bat izan ez balitz. Wildfire Games etxeak jokoa guztion eskura jarri digu, bai kodea eraldatu edota itzulpenak egiteko aukera emanez. Baita bide batez, jokoan modu erraz batean jolasteko modua jarri ere berau doainik eskeiniz. Edonork instalatu dezake bere ordenagailuan beraien webgunetik bertatik.
0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatu dugu!! gamerauntsia.eus/bloga/0ad-estr…
0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatu dugu!! gamerauntsia.eus/bloga/0ad-estr… @anttoniraeta 2dz
0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatu dugu!! gamerauntsia.eus/bloga/0ad-estr… pic.twitter.com/rLP27MyoOm
0A.D. estrategia jokoa guztiz euskararatu dugu!! gamerauntsia.eus/bloga/0ad-estr… pic.twitter.com/Hx7PqPBGgN
Erantzun
Sartu